Saltar al contenido

C1


1. Mailaren aurkezpen orokorra

Europako Erreferentziazko Marko Bateratuaren (EEMB) arabera, C1 maila eta aurrekoen arteko alderik nabarmenena komunikazio arina eta naturala ahalbidetzen duen hizkuntza-errepertorio zabala eskuratzea da. Komunikatzeko erraztasun handiago horrek aurreko mailetan eskuratutako diskurtso-trebetasunetan oinarrituta egon behar du.

Ikaskuntzan autonomia izatea da maila honen beste oinarrietako bat.Autonomiak handia izan behar du, izan ere, nahikoa tresna eta ezagutza izango baitute beren kabuz aurrera egiteko, irakaslearen argibideei jarraitzearekin batera. Ikasgelan landu dezaketena ez da nahikoa izango. Ikasleek beren eskueran izango dituzten aukerak bilatu eta aprobetxatu behar dituzte, gelan eskuratutako gaitasunak garatzeko.

Maila honetan, ikasleek gai izan behar dute formaltasun-maila txikiagoa erabiliz moldatzeko; horrek hitzezko kortesiari loturiko elkarrizketa-estrategiak hobeto menderatzea ekarriko du berekin (biziagotze-baliabideak, leuntzea, eta abar). Halaber, komunikazioko eta diskurtsoko arauek eskatuko dieten formaltasun handiagoko egoeretan elkarreragiten jakin beharko dute. Horrek guztiak esamolde idiomatikoak eta lagunartekoak barne hartzen dituzten gaitasun funtzionalaren eta adierazleen garapen-maila handia eskatzen du.

 

2. Xedea

Hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeko edo herrialdeetako hizkuntzaren eta kulturaren gainean duten ezagutza praktikatzea, eta herrialde horietako biztanleekin komunikatzea, pertsona gisa eta lanbideari dagokionez gara daitezen.

Jakitun izanik, beren jarrera eta alderdi afektiboak kontrolatzea, ikasiko duten hizkuntzaren kulturari dagokionez. Gaitasun kognitiboak, hizkuntzazkoak, afektiboak, estetikoak eta kulturalak indartzea.

XXI. mendean berezkoak diren nazioarteko mugikortasunerako eta lankidetzarako prest egotea.

 

3. Mailaren zehaztapenak

EEMBk «menderatze operatibo eraginkor» edo «menderatze operatibo egoki» gisa definitu du maila hau.

Horrek hau dakar berekin:

Egon daitezkeen edozein egoeratan, hizkuntza jasotzean eta ekoiztean malgutasunez eta segurtasunez erabiltzea; ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta ekoiztea, testu konpexuak ere bai, gai orokorren edo beren interesekoen ingurukoak; hizkuntza-baliabideen errepertorio zabala ondo menderatzea, egoeraren arabera; eta ahoskapen erlaxatuak eta bestelako doinuak ulertzea, zarata dagoen inguruetan ere.